XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gizon horren fitxa - erantzun zion emakumeak haserre.

Kikilik besoak altxatu zituen eta ahoan irribarre fortzatua erakutsi: - A! Gizon honen fitxa!. Bai, bai. Eginda dago.

- Eman orduan - exijitu zion emakumeak eskua luzatuz.

Kikili izutu egin zen.

Fitxa han zeukan, sakelean, baina bete gabe.

Denbora behar zuen, irtenbide bat bilatzeko.

Ea azken momentuan emakume zantar harengatik....

Eskuin eskua sakelean sartu zuen.

Han zeukan fitxa betegabea. Papera ikutu zuen....

Bapatean, ezker eskuaz bekokia jo zuen: - A, zein tontoa naizen! Fitxa betea goian utzi dut.

Emakumea ez zen konformatu: - Goian, non!.

- Plantako bulegoan. Ez nekien zure izena eta....

Erantzun harekin emakumea une batez noraezean bezala utzi zuelaz baliatuz, Kikilik laguna besotik hartu eta kalera joan ziren urrats azkarrez.

Kalean, taxi ilara luzea ikusi zuten ate alboan.

Haietako bat hartu zuten.

- Nora? - Katedralera.

Tomas Bello koronelaren despatxoan laguntzailea sartu zen, delako Edmundo hura.

- Nire koronela, kabu batek zutaz galdetzen du.